Galdera bat ?

Gure harremanetarako datuak

Aurkitu ohiko galderak eta harremanetarako datuak.

Zure eskaera

Harremanetan jarri

Baduzu galdera berezirik ? Bete honekin batera doan inprimakia. Ahalih eta lasterren jarriko gira zurekin harremanetan.

    Ohiko galderak

    Galdera foruma

    Beherago galdera ohikoen erantzunak aurkituko dituzu. Zure galdera hor ez badago, bidali mezu elektroniko bat harremanetarako formularioaren bidez.

    Zure beharretako egokitua den formularioa preseski bete (pertsonen garraioa edota zakuak). Aurrekontuaren beha egon, ordainketa segitzeko eta zure erreserba baieztatzeko.

    Erreserba momentuan, kreditu kartaren bidez. Utzi beharreko tokiaren arabera, erreserba egiterakoan, hasierako kuota fidantza bat bakarrik ordainduko da. Izan ere, tarifa jaisten bada, saldoa, egunean bertan ordainduko da (Miarritzeko aireportuan beala adibidez).

    Ez, erreserbak ezin dira ezeztatu. Erabilgarritasunaren arabera alda daitezke.

    Erreserba baieztatu eta, informazioak ahal bezain laster bidaliak izanen zaizkizu posta elektronikoz.

    Orokorrean, heltzea turismo bulegotik gertu izanen da. Baina zure nahien arabera, kostu gehigarririk gabe, zure aterpe tokira eramana izaiten ahalko zira.

    Erreserba egin 1. atalean adierazia den bezala. Garaz’Igo etiketa bete (aterpe tokian eskuragarria dena) eta zintzilikatu/ lotu zakuari. Goizean, aterpearen harreran utzi zakua(k), elkarrekin adostutako orduan. Garaz Igo hurrengo faserako garraioaz arduratzen da!

    Nirekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoz edo telefonoz. Momentuan eskuragarri ez banaiz, ahal bezain fite deituko dizut berriz.